XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ala ere, naiz emengo naiz aipagarri dan Gazteizko seminarioataz itzegiten zanean, ba-dakit, garai bateko apaizgai talde ugariak ikusita, konprenigarri zala orduko ots aundiko itzak erabiltze ura; batez ere kontuan edukirik eta bidezkoa da aitortzea ikasle ta irakasle askoren gizatasuna ta apostolu-bizitza, Jaunari eskerrak, gauza agirikoiak zirala.

Gaur, ordea, guztiok dakigun eta diogun bezela, umillagoak izatera beartuak gaude.

Ez daukagu giza-maillazko arrobide agirikorik; ta garai batean Guipuzkoako lurra bokazioetan ain emankorra ba-zan ere, gaur ez daukagu aundi-ustetan egoterik.

Orregatik, aundi-usterik ba-genduan, zuzendu dezagula ta umildadea ikasi.

Egiazko poza ta itxaropena gugan berritu ditzagula.

Ta Ebanjelioak bere garbitasunean esaten dizkigun itzekin aditzera eman dezagun zer dan gaur Seminarioa; ta bide-garbiko dan bokazio-langintza bati ekin eta jarrai dezaiogula.

Seminario itza baita ere esperantzazko itza degu.

Gotzaiak, apaizek eta eliztarrek seminario-itza erabiltzen degunean, au nai degu: sinismenezko esan-nai bera aditzera eman eta dei ta eskaera berdiñak egin.

Seminarioko Eguna dala ta, Jaunagan daukagun uste-ona aditzera eman dezagun: Uztaren Jabeak au ugaria dala ikusten du, gero ta geiago; baiñan gutxi dirala langilleak.

Berak uste-osoan otoitz egiteko agindu zigun, Jaunak bere Elizara langilleak bialdu ditzan.

Eta Jesusen itz auen oiartzun bat bezela, Elizak Konzilioan au esaten digu: Konzilio Santu onek elkarri laguntzeko erabilli oi ditugun bideak batez ere aolkatzen ditu, au da: otoitz leiatsua ta kristau-penitentzia... Gotzai onek, berriz, esperantza-bidea apaiz askoren bizitzan arkitu oi du, bizitza onek gure gazteak serbitzu-apaizgintzara erakarriko dituta.

Entzun dezagun Konzilioak diona: Apaizek bokazioak ugaritu ta indartzeko gogo sutsua izan dezatela; ta beren bizitza umil, langille, maitakorrarekin, ta beren arteko elkar-maitasun eta lanerako duten anaidi ta batasunarekin gazteen biotzak apaizgintzara erakar ditzatela....

Konzilioaren itzak argiak dira, merezi duten neurrian beti gogoratzen ez-ba-ditugu ere.